Pinedako
eskaut mugimendua
Scolta
i Guia Montpalau Taldea,
Katalunyako Minyons Escoltes i Guies Sant Jordi-ren abiaburuak jarraituz,
Pinedako gazteak hezitzen diharduen irabazinahi gabeko erakundea da.
Gure
sistema pedagogikoaren helburua norberaren izpiritualtasuna, herria,
eta naturaren arloak hezkidetzaren bidez lantzea da.
Pinedako
eskaut taldea, gutxi gora behera, 100 haur eta gazte eta 20 begiralek
osatua da eta 5 atal dauzka; Castors/Lludrígues (6-7 urtekoak),
Llops/Daines (8-11), Ràngers/Noies Guies (12-14), Pioners/Caravel
(15-17) eta Truc (17-19 urtekoak).
Pinedako
taldea 1962an sortu zen eta hortik aurrera, gure hezkuntza lana ez da
inoiz falta herrian.
Gure lepoko zapikoa lila-horia da, kolore horiek kanpamendutan erretzen
den artearen egurra sinbolizatzen dute.
Catalunyako
MEG aisialdiko heziketa mugimendua da eta, munduko eskautismoaren metodoaren
bidez, elkarrekin hazi, ikasi eta proiektuak lantzeko aukera ematen
du. Gure hezkuntz ereduak gazte bana bere proiektu eta taldearen ekintzen
protagonista izanarazten du.
Guzti honen helburua, alde batetik, bizitzeko eta biziarazteko gogoak
dauzkaten eta ingururekin konprometituak diren pertsonak izatea da,
eta, bestaldetik, abegitsuagoa, toleranteagoa, participatiboagoa eta
demokratikoagoa den gizartea lortzea .
Esandako
guztia eskuratzeko Katalunyako eskauten bost dinamismoak erabiltzen
ditugu; ekintzaren bidezko hezkuntza, norberaren aurrerapena, talde
txikia, konpromisoa eta senitarte unibertsala.
Eskauta
mugimendua, XX. Mendeko hasieran heldu zen Katalunyara Josep Maria Batista
i Rocaren eskuz eta Mossen Batllek sustatu zuen. Horrez gero eskautismoa
Katalunya osoan zabaldu da eta jendeartean oso aktiboa den sektorea
sortu du.
Gure
instalazioak:
Pinedako
Santa Maria eliza ondoan dagoen masia da. Eraikuntza XIV. mendekoa da.
Mende horretan Cabrerako bizkondeek Coll familiari eman zioten masia
eskribautza eskubidearekin.
1545ean Kortsarioek Pineda eraso eta Juan Jaume Coll eskribaua preso
eraman zuten. Horren ondorioz 1561ean defentsako dorrea eraiki zuten.
Gaur egun masia, katalunyako legeak eskatzen duen legez, elbarrituentzako
egokituta dago.
Gure
Herria:
Pineda
Katalunyan, Girona eta Bartzelonaren arteko bidearen erdian, dagoen
kostaldeko herria da. Hona heltzeko NII errepidea edo C32 autobidea
erabil dezakezu. Bestalde, badago erdiorduro Bartzelonarako trena eta
Gironatik ere hel daiteke Maccanet-Massanesko tren-aldaketa eginez.
Pineda
itsaso eta mendiari lotuta dago. Bere hodartza luzea eta bere mendiak
Montnegre-CorredorKo Parke Naturalaren barnean daude. Landare ederrak,
eraikin historikoak, masiak eta primerazko eguraldia eta inguru naturala
dauzkagu. Gune honetan, beste jo puntu arkitektonikoaren artean , herriko
erdigunea, Can Cuako erromatar urbidea, Montpalauko gaztelua, Sant Pere
de Rieu, El Salt, Hortasavinya, etab, nabarmentzen dira.
Pinedara etortzeko.
Pineda
etortzeko eskatu baino ez duzue gehiago behar, baina aurrez aurretik
abisatu behar duzue bisitak antolatzeko. Dena den, gure instalazioa
(El Cau) ez da hotela, beraz, bere erabilera jusfikatzeko, eskaut mugimenduarekin
zerikusirik daukan proiektua eskatzen dugu.
Gràcies
a la Maite per la traducció!
Tornar a la pàgina principal